Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Josu Arriola "Traman", Jon Azpillaga

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Actuación
1987-12-06 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Arriola, Josu "Traman"
Azpillaga, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu, Josu, hogei urtetan zoologikoan egon dan lehoia zara eta zu, Jon, orain dakarreen barria.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Josu Arriola "Traman", Jon Azpillaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Josu Arr:
Zu be ibilia hor
libre eta aske
baina pizti guztiak
harrapa litezke
leku onena danik
zuk ez zazu uste
tonto guztiak hona
ekartzen dituzte.

Azpillaga:
Pasatu izan dezu
denbora eztia
preso pasatu arren
bizitza guztia
nik det alaitasuna
zu zagoz tristia
zu zera lehoi zaharra
eta ni gaztia.

Josu Arr:
Adina nik egingo
nizuke gaur truke
eduki gura neuke
zuk afina birtute
oso haundia eta
polit ematen dute
behintzat kaiola hauxe
hazi behar dute.

Azpillaga:
Kaiolak ez daduka
horrenbeste kako
ta zuk begietatik
hainbat negar malko
hogei urte pasatu
izan ditu bapo
orain bota zaituzte
zahartu zeralako.

Josu Arr:
Hoba bota ezkero
ai adiskidea!
eta libre egongo da
geroko bidea
eternidade bat zan
bizitza nirea
hobe da gazte eta
preso ez librea

Azpillaga:
Ibilbidea ere
txarra omen du ta
zer garrantzi lehoi bat
zahartua zainduta
danak hortxe zebiltzen
ezin mantenduta
oin gehio balio du
narrua kenduta.