Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Actuación
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Jon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Iluntzean, "oiloak otara eta umeak lotara" esan ohi da. Zure alabatxoak, telebista aurrean liluraturik ez dauka oherako presarik. Ea zure bertsoen bitartez loak hartzen dauan.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Galtzen joaku garai bateko
lasaitasun ta patxara
pantaila horren aurrean gagoz
robot batzuen gisara
etxe honetan ene alaba
beste batzuk be bagara
bihar goizean ikastolara
goiztar joan behar zara
hori ez dozu beharrezko ta
zoaz haurtxoa lotara (bir)

Begira dozu ohe zurian
maindirearen magala
deskantsatzeko egina baita
gauak dakarren itzala
bihar goizean esnatuteko
ume barri bat bezala
usteko dozu gure mundua
pantailan bezela dala
baina mundua ez da alaba
holako artifiziala (bir)

Golpe batean irensten dozu
horrek ematen dizuna
sarri askotan propaganda ta
bizitza lasai lizuna
hori ez dozu ene alaba
nik gaur esan nahi nizuna
ikastolan da oraingoz behintzat
zuk dozun eginkizuna
zeure eskutan seguru daiten
biharko etorkizuna (bir)