Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Actuación
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Ajuria, Ireneo
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Iluntzean, "oiloak otara eta umeak lotara" esan ohi da. Zure alabatxoak, telebista aurrean liluraturik ez dauka oherako presarik. Ea zure bertsoen bitartez loak hartzen dauan.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ene alaba ordu luzeak
telebistan dira joan
eta oraindik hainbat marrazki
dituzu zeure gogoan
loak hartzeko garaia da ta
begira nauzu ondoan
aulki hontara beso-zabalik
nik gura zaitut eroan
ea nerekin jarritzen zeran
loaren amets gozoan (bir)

Txikia zara eta ez dakit
dana dozun eskertuko
zeuri babesa eskeintzen nago
ez dizut egingo uko
hala ta ere pazientzirik
sekulan ez dut galduko
hainbeste bertso kantau beharko dut
zu ondo loak hartuko
baina zuretzat bertso kantatzen
inoiz ez naiz aspertuko (bir)

Telebista hori gustatzen jatzu
geroago ta gehiago
ni ere zuri begira hemen
erdi zoraturik nago
programa danak ikusten zagoz
bat hasi beste akabo
baina hala ere zu zoriontsu
baldin bazara zeharo
zure aitak hemen itxarongo dau
zeuk hemen hartu arte to (bir)