Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Actuación
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Jon
Ejercicio
Bakarka sari-hartzea
Tema propuesto
Txapeldunaren bertsoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eskertzen dautsut zuri entzule
benetako txalo hotsa
zuri senide zuri laguna
konfidantzaren aitortza
bertso-eskolan zabiltzan horri
animuaren ahotsa
hainbat zatitan banatu nahi ta
hain txiki daukat bihotza.

Zer ez neuskizu zuri emongo
bihotzeko ama Klara
bertsolarien kabi hartako
beroa izan baitzara
ta mosu bana krabelin pare
Oihane eta Zihara
zuri Karmele bertsoz azaldu
ezin leiken besarkada.

Jakingo zendun aita Balentin
azken hau zeuretzat zela
nik sinisten dot zeure argitik
guri adi zagozela
hau amaitzean jantzi nahi dautsut
Arenalean txapela
luzitu daizun garai hartako
txapelketetan bezela.