Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi
1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mila zorion Urretxindorra
kantu denetan oparo
amets eder bat amets justu bat
bete dozu gaur zeharo
aldiberean atzeko txindor
gazteei begira nago
eta parkatu sentitzen banaiz
inoiz baino harroago
neguan negu bertsolaritza
Bizkaian loretsu dago (bir)
Nik Jonen aita ikusi neban
aurreko Arenalean
txapelak zelan bi bider hartu
eban bere magalean
urteak joan eta etorri
orain semeak aldean
libertatezko ames goxoak
sortuz bere itzalean
kanta ta korri Urretxindorra
kanta mundu zabalean (bir)