Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Unai Iturriaga

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Actuación
1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Ajuria, Ireneo
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu Ireneo, zaharretxean egonik, gaur bere, mozkor-mozkor eginda zatoz. Unai, zaharretxeko superiora honek, agirika egin deutsu.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Unai:
Gabaz etorri ohi da
ta goizetik irten
asilo hontan behintzat
ez du bape jaten
agure gixajoai
banoa esaten
bape listoa behintzat
ez duzu ematen
lehen txarto zeunden eta
oraindik edaten.

Ireneo:
Argitasun askorik
ez dozu buruan
gertatu dana gaur be
egin behar nuan
kontu-kontari nengon
taberna onduan
neure lagunarekin
betiko moduan
beste ilusiorik
ez daukat munduan.

Unai:
Nola pasillo hontan
geraden gaur batu
puntu batzuk argiro
nahi ditut aipatu
kristaua zarela ta
nola dudan aitu
errtolika honekin
nahi nuke amaitu
Jaunak baino lehenago
eramango zaitu.

Ireneo:
Nondik atara dozu
holako inkesta
neretzako daukazu
makina bat kezka
konbentu hortan ez da
neretzako festa
zuk etortzerakoan
ein dozu protesta
komeni dan tokian
aldaparik ezta.

Unai:
Asilo hontan hainbat
urtetako lana
ez da erreza izaten
agure hauen zama
nik esan dizut eta
nezakeen dana
ezinezko dakusat
gaur be gure plana
"Magno" a aterata
egin erdibana.

lreneo:
Ez dakizu edaten
leiteke kaltean
espabilatu zaitez
halako batean
ni pozik bizi naiz ta
umorez batean
laguntzako ez zaitut
izan gaur artean
mesedez utzi zazu
bizitzen pakean.