Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas", Aritz Lopategi

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Actuación
1990-12-09 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Arriaga, Xabier "Txiplas"
Lopategi, Aritz
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Haritz Lopategi eta Txiplas. Zu Haritz jueza zara; zu, Txiplas, hamazazpi bider atxilotua izan dan gizona.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1990-12-09 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas", Aritz Lopategi

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Haritz:
Kale hoietan zehar
ibiltzen da hegaz
atsoak atrakatzen
inoiz ez patxadaz
arpegian be golfo
itxurak badaukaz
hamazazpi biderrez
esaten da erraz
zertan zatoz nigana
barriz ere Txiplas (bir)

Txiplas:
Ezagunak guztiak
neure inguruan
horrela ibiltzen bainaiz
ni neure munduan
juzgadura joan arren
ez nago apuruan
hantxe egoten bainaiz
leku seguruan
neure etxean bezela
nago juzgaduan (bir)

Haritz:
Juzgaduari ez deutsa
egingo honek uko
ez nuen pentsatuko
ezagutu orduko
inoiz aurpegi onez
ez da hurbilduko
juzgadua etxea
bezala ei dauko
hamazortizagarrenan
be ez da zuzenduko (bir)

Txiplas:
Laupurretan daramat
nik neure gudua
hola mantentzen bait dut
sarritan burua
nahiz eta juzgadua
ez dan segurua
horra noa ni sarri
hortan dut zulua
juezari ostutzea
da nire helburua (bir)

Haritz:
Jendea ezagutzeko
badaukat aukera
baina honekin dator
danontzat galera
beragaz ibili naz
gora eta behera
ta bakean ixtea
igual hobe da
firmaidazu papel hau
ta joan kalera (bir)

Txiplas:
Era hortara nabil
hortik urtez urte
ta ezin naiz mantendu
hortatik aparte
arlo hortan badaukat
makina bat arte
ta nik ez dut egiten
horrenbeste kalte
agur juez laguna
hurrengora arte (bir)