Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Rikardo Gonzalez de Durana, Juanjo Respaldiza

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Actuación
1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Gonzalez de Durana, Rikardo
Respaldiza, Juanjo
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek zuzendaria eta sekretaria zarie. Zu, Juanjo, zuzendaria eta zu, Rikardo sekretaria. Gaur, lanak amaitu ondoren, Rikardo sekretariak afaltzera konbidatu zaitu Juanjo.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Rikardo Gonzalez de Durana, Juanjo Respaldiza

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Juanjo:
Lana amaitu zaigu
eunero moduan
orain hasi beharko
juerga kontuan
zerbait egin beharko
aurrera karruan
nik hau ez nuen sartu
kontratu barruan.

doinua: Triste bizi naiz eta

Rikardo:
Nahiz ta zure aldetik
hori ez sinista
aurrezten dut dirua
neronek aldizka
nolabait ere orain
nahiz egin irrista
afaria ordaintzeko
badadukat pixka.

Juanjo:
Lana oraindik ere
badaukagu hainbat
eta zeozer hiri
prestatuko dinat
asmoak gerorako
juergan zeuzkanat
irabaziko dun hik
"sueldo extra" bat.

Rikardo:
Orain jarri zerade
piztien antzera
aurrera egin beharrez
eginik atzera
izango duzu hori
segurki galtzera
nik gonbidatu zaitut
soilik afaltzera.

Juanjo:
Joan gaitezen biok
aldatu baino lehen
aprobetxatutzea
baitago ondoen
zerbait egingo dugu
afaldu ondoren
zuk noiz konbidatuko
itxoiten nengoen.

Rikardo:
Zure asmoa eiteko
daude traba batzuk
eta orain nik argi
azalduko dizut
ez duzu ezer egingo
gonbidapenan truk
ezer nahi bauzu bila
zazu beste bat zuk.