Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-10-14 Heleta Sariketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Jean Pierre Mendiburu

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1990-10-14 Heleta Sariketa
Conductor/a
Arbelbide, Xipri
Bertsolaris / Autores
Aire, Mixel "Xalbador II"
Mendiburu, Jean Pierre
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Joan deneko manifestariekin iritsi da Mixel, laborariekin eta kamioi bat gelditu duzue ardiz betea. Paperak so egin eta Inglaterratik heldu ziren,"Lur Berri"-k banaturik. Mendiburu Lur Berriren zuzendaria da.

Descripción

Melodia
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1990-10-14 Heleta Sariketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Jean Pierre Mendiburu

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xalbador
Laborariaz ez baita nehor
ta nehon gaur urrikaltzen,
ari zauzkigu ustez lagunak
direnak gure zapaltzen,
gauza hau ere gure Uskalde
huntan ikusi behar zen,
zer ari zira Angleterrarik
arditzar hoien ekartzen?
Mendiburu
Manifestaldi eta borrokak
haundiago ta barnago,
mogimenduak nasai direla
ni ere ikaran nago,
Eskual Herriko haragiaren
geroa naski akabo,
Inglaterratik haragi hori
badatorkigu merkeago.
XalbadorII
Errapostuaz ez baita jabe
egina ene galdea,
zu zerbaite ai erran gabe ez
naiz isilduko ordea,
kanpo herritik zuk haragia
ekartzea untsa dea,
denbora hortan lehertzen ari
zira hemengo jendea.
Mendiburu
Zure arrazoin hori baizagon
ederra eta noblea,
hemen jendea gaur egun dugu
pixka bat miserablea,
prezio erdi kanpotik sartzen
dugu haragi doblea,
eta gainera artzaina zuek
egin ohi baino hobea.
Xalbador II
Gure hunetan omen zen noizbait
«Lur Berri» hori jarria,
bainan nik ez dut ikusten horren
egitatea argia,
laborarien alde zirela
ez duzu erran egia,
hola segituz haunditzen duzu
zuk hemengo miseria.
Mendiburu
Miseria bai haunditzen dela
garbiki duzu ikusi,
Herrialde hau pobretzea ere
zeraut osoki itxusi,
baina "Lur Berri"(re)n buruzagi naiz
ta artzaina ez ikusi,
holakoetan jakin behar duzu
dirua dela nagusi.