Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-10-06 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1990-10-06 Mendaro Jaialdia
Conductor/a
Urain, Pedro
Bertsolaris / Autores
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Sehaskatikan euskalduna, baina euskal hitzik ez ahotan.

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1990-10-06 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure herriak holako seme
asko badigu eginak,
han da hemenka hau da jendeak
aspaldi hontan dakina,
nahiz da sehaskan izan dezuen
euskaldun kutsu garbina,
orain galdua daukate askok
maindira haien eragina,
denak erderaz mintzatzen dira
hortaz det pena(r)ik haundina. (BIS)

Gauza politak egin leizkela
sendi baten alkarrekin,
baina guztiok pentsa dezagun
gugan datorrenarekin,
euskaldun denok euskeraz mintza
bestek ikasi ahalegin,
eta aurrera behar bezela
euskera bakarrik egin,
bat euskalduna ez bait da inoiz
«soy vasco» esanarekin. (BIS)

Beraz euskerari jarrai beharra
daukagu bete-betean,
mundu honetan bizi izan dan
horrenbestetxe urtean,
horrela danok joango gera
hizkuntza bakar batean,
eta hizkuntz ho(r)i azal dezagun
guztiok buru tentean,
euskaldun sortu danak behar du
euskalduna hil artean. (BIS)