Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1990-12-01 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1990-12-01 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña
Neska gazteak betetze(n) (d)ituzte
plaza erdi ta iskinak,
batzuk jatorrak izango dira
besteak seko mizkinak,
hainbat exito nundikan dauka
holako ume ziztrinak?
lluntze baten sei-zortzi aldiz
jotzen du urrutizkinak,
ez gajo hoiek balekizkite
bere amak dakizkinak.
Peñagarikano
Ama hainbeste ez naiz ni noski
sinismenez edo fedez,
ni naizelako honek badauka
hainbat kezka ta interes,
Mañuk esaten duen bezela:
«Mutil ederra naiz nerez».
Nahi dedanean Antonia ta
nahi dedanean Merzedes,
mutilzahar ez naiz geratuko ta
zu egon lasai mesedez.
Egaña
Bere atzetik omen dabiltza
kriston neskatxa pilua,
kanpoan uxo, etxean otso,
hortik dator istilua,
marrua baten sartzen da eta:
«Atera bokadilua,
prestatu nere galtza gorriak,
benga zapatei brilua.»
Besterentzako hobea da bai
holako apopilua!
Peñagarikano
Berehalaxe nik beteko det
gure etxeko hutsunea,
nere emazte hura izango da
edo zure neskamea,
zure errua ez da, ez noski
nik daukadan lepo mehea,
Landetan ere gogoko dute
horren mutiko xumea,
edozein amak ez du izaten
zuk dadukazun semea.
Egaña
Hiru-lau urte zeuzkan garaian
izan nahi zun astronauta,
Telebistatik ikusi zanez
belarri pare galanta,
buzoa zeukan neurrian baina
kaskoan tokia falta,
andre kontuan ez zaidazula
txorakeriarik kanta,
bi hanka jarri behingoz lurrean,
ametsak amets dira-ta.
Peñagarikano
Baina ez daukat luzarorako
mutil-zaharraren zama,
urrezkoa naiz eta soltero
eta hori ez da drama,
noranahi joanda nik beti daukat
mutil jatorraren fama,
poeta batek esan zuen da
neu esatera narama:
«Bedeinkatua izan dadila
ni egin ninduen ama.
Egaña
Hitz asko ditu zuriak eta
hara noruntza naraman,
kantzontzilotan zelebrea da,
parregarria pijaman,
nere semeak zer balio dun
ez ote dute antz eman,
bera etxean mantendu nahian
ni ez naiz hasiko teman,
nahi dunak bide erreza dauka
etorri eta eraman.
Peñagarikano
Nere amatxok esan duena
har ezazue goguan,
noranahi joanda ibili nahi det
urrezko baten moduan,
ni bezelako txispa dutenak
gutxi bait dira munduan,
eta halare ama kejaka
gure aitaren onduan,
zuk Mañukorta izan bazendu
zer esango ote zenduan.