Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-02-10 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1990-02-10 Zestoa Jaialdia
Conductor/a
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Peñagarikano esaten ari omen da, txapelketan parte hartu izan balu, txapela ez zela Bizkaira joango.

Descripción

Melodia
Adixkidia Andoaindikan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1990-02-10 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano
Ni abenduan gaiso nengoen
tisiko ta rakitiko,
baina ez estutu halare ez naiz
ni puxka batean hilko,
joan izan banitz kantako nitun
hiru-lau bederatziko,
ni joan banintza Beltzak ez zuen
txapelik irabaziko.
Egaña
Onartzen diat ez ninun jardun
indarrez edo tajuan,
baina hi ere aurkitzen hintzen
oso aldarte bajuan,
hi abenduan ez hintzan egon
egokitzen zan lekuan,
beraz ez hadi hainbeste harrotu
garaia pasatakuan.
Peñagarikano
Ni harro xamar nabil gaur eta
ez daukat arrazoi faltik,
enbusterua degu Egaña
ta esango det zergatik,
bi mila duro neri eskeini
ez presentatzeagatik,
erantzun nion: hik diru hoiek
sartu itzak ipurditik.
Egaña
Osasunetik hobetu arren
buruz ez degu normala,
jende aurrean ez ezak bota
horrein arrazoi pattala,
dardarka zegon ta kukilduta
oilo busti bat bezala,
esan didate ultzera beti
psikologikoa dala.
Peñagarikano
Arrazoi dezu ene laguna
ultzera daukat hain zuzen,
baina halare kanta dezaket
Sebastianek bezain ozen,
zein bertsolari kaxkala zeran
danok ohartu gaitezen,
Azpeiti aldera joan zinan da
bi poto egin zinuzen.
Egaña
Nik hartzen diot nere laguna(r)i
mingan luzea(re)n tankera,
bada ezpadare ez zan etorri
bertsolarien tartera,
bera joan ez ta besteak txepel
hori dek hori irtera,
aukera berriz hor izango dek
hemendikan lau urtera.