Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-11-11 Mungia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Basterretxea "Altzalei", Moises Enbeita

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Actuación
1990-11-11 Mungia Txapelketa
Bertsolaris / Autores
Basterretxea, Jose Luis "Altzalei"
Enbeita, Moises
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zu Altzalei espetxetik urteterakoan, barrura daroen Moises, zure aitagaz egiten dozu topo.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1990-11-11 Mungia Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Basterretxea "Altzalei", Moises Enbeita

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Altzalei
Euskal Herrian sortuak eta
jaiotakoak izanda,
Herriarekin bat egin dogu
nahiz ta izan hainbat demanda,
zuk erakutsi guztiak beti
eroatea nahiko lan da,
zure kanpoko borrokan orain
aita neuk hartzen dot txanda.
M. Enbeita
Txanda horretan jarraitutzeko
seme izango da lana,
zu espetxean zinan artean
baneukan nik nahiko zama,
bide bardinak orain barrura
zure aitatxo darama,
eta kanpora urten artean
zaindu eizu ondo ama.
Altzalei
Ondo dakizu beti izan naiz
eta nere etxea(re)n zale,
zuk erakutsi zure antzera
semea ere abertzale,
lehen ni egon nintzan orain zu aita
odol bat dogun seinale,
erakutsia jarraituko dut
beti Herriaren alde.
M. Enbeita
Abertzaleak izatearren
bata bestea(re)n ondoan,
lehena(g)o semea ta orain aita
hor espetxeko zuloan,
ama gaixoa triste daukagu
beti izango gogoan,
zaindu dagigun merezi dau ta
nik barrutik, zuk kanpoan.
AItzalei
Nahiko zeregin baditut eta
barruak eta kanpoak,
gure burrukak aurrera darrai
nahiz ta izan oztopoak,
batzuk barruan ta guk kanpoan
borroka honen jokoak,
ta garaipenak aseko ditu
gure amaren malkoak.
M. Enbeita
Aita barrura ta zu kanpora
izango da nahiko neke,
sendi batentzat ez al da hori
gehiegizkoa atake,
baina jarraitu ene semea
aurrerantzean jo-ta-ke,
aitak bezela ez zazu etsi
Euskadi askatu arte.