Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-02-03 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1990-02-03 Tolosa Jaialdia
Conductor/a
Sagastume, Martxeli
Bertsolaris / Autores
Sarasua, Jon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda gauza
Tema propuesto
Prenda bezala, korbata bat.

Descripción

Melodia
Anai-arrebak hementxe nator
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1990-02-03 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Horra korbata berri-berria
ez al du egiten dirdira?
Hauxe izan da eleganteek
beti euki duten mira,
nahiz ta jendea hau dela eta
pozik dagoen begira,
trasto zikin hau daramatenak
gorrotagarriak dira. (BIS)

Nahiz ta gaztetan igual halako(r)i
gorrotagarri hotsegin,
moldatu danak holakoeri
hartzen diote atsegin,
hala ere nik jarrai nahi nuke
eritzi horretan berdin,
korbataren bat daramanari
inoiz kasurik ez egin. (BIS)

Korbatatxo hau nori oparitu
horra nere berriketa,
Euzkitze horri ez ETB hortan
mordo bat badauzkate ta,
ta beraz beste bertsolariei
jarri beharko arreta,
Andoni Egaña(r)i emango diot
postmodernoa da eta. (BIS)