Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-03-17 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1990-03-17 Deba Jaialdia
Conductor/a
Etxezarreta, Jesus Mari "Izazpi"
Bertsolaris / Autores
Telleria, Millan
Xabier "Euzkitze"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Europan muga guztiak erortzen ari dira. Noizko Euskal Herrikoak?

Descripción

Melodia
Arratsalde on lehendabizitik
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1990-03-17 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria, Xabier "Euzkitze"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze
Harresi asko erori dira
agian rnesederako,
gure Europa zahar hontan bada
orain aldaketa pranko,
Euskal Herriko mugak hausteko
orain saiatu beharko,
baina beldur naiz ba ote gauden
beste pixka baterako. (BIS)
Telleria
Sendi bateko baratzarentzat
mugarria ez da zuzena,
denok dakigu gure herria
noizbait bat izan leikena,
baita (e)re dakit harresi batzuk
behera etorri direna,
borroka gabe zail da lortzea
nahi genduken garaipena. (BIS)
Euzkitze
Mugak haustea on litzakena
ez al da oso nabarmen?
Baina hortako beharko degu
hainbat indar eta kemen,
nahiz esperantza dena galdurik
ez naizen azaldu hemen,
seguru asko gu hilko gera
hori ikusi baino lehen. (BIS)
Telleria
Aizu laguna ez zazu etsi
oraindik gazte zerade,
atzera baino aurrera pauso
guk ez al genduke hobe?
Danok dakigu Euskal Herrian
partidu asko gerade,
borroka hori ezin garaitu
guztiak elkartu gabe. (BIS)
Euzkitze
Lanean jende asko hil zaigu
ta gu berdin oraindaino,
Euskal Herriko zerua degu
dena ilun, dena laino,
karnetik gabe ezin da pasa
Irundik Hendaiaraino,
baina borroka askoz hobe da
kolpetik etsita baino. (BIS)
Telleria
Su eman eta kiskaltzen dira
oteak eta sasiak,
gu, ere gaude horretan eta
aurrera be(g)ira hasiak,
batasun batek Europa aldean
bota ditu harresiak,
jarrai dezagun gainditu arte
dauzkagun muga guziak. (BIS)
Euzkitze
Konturaturik Europa zaharrak
zenbat muga hautsi duan,
oraindik ere lur hontakoak
dauzkagu lehengo lekuan,
baina gazteok oraintxe gaude
zerbait lortzeko moduan,
ez dezagula negarrik egin
garaia pasatakuan. (BIS)
Telleria
Gure ikuspuntu ta ikusmira
biharko bada Europa,
bide hortatik jarrai dezagun
elkartasunez borroka,
asko dauzkagu etsai antzeko
senide artean kontra,
jarrai horretan gure bidea
era horretan dago-ta. (BIS)