Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-09-22 Busturia Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1990-09-22 Busturia Ekitaldipekoa
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Jon
Lopategi, Jon
Ejercicio
Binaka gai-librean
Tema propuesto
Gai librean.
Gaiari oharrak
LIBREAN

Descripción

Melodia
Arratsalde on lehendabizitik
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1990-09-22 Busturia Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Lopategi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lopategi
Plaza honetan sentitzen dogu
gure herriaren diarra,
era hontako batasunean
sortu nahiean indarra,
baina halan be hau da samina
ez da destino edarra,
gente herriaren askatasuna
odolez ordain beharra. (BIS)
J Enbeita
Borroka eta garaitza dira
gure gatza ta gazia,
odolez dago gorri egina
herri honen desgrazia,
baina jarraitu bide hontatik
jatorki irabazia,
kate artean erein baidogu
libertadeko hazia. (BIS)
J. Lopategi
Libertadeen itxaropena
bihotz erdian dogula,
alperrik dira gure etsaien
zigor ta hainbat fabula,
hauxe da danok sinesten dogun
egi eder da mardula,
hainbat gudari ditun herria
ez dala galtzen sekula. (BIS)
J. Enbeita
Baina noizbaiten asetuko da
herri honen egarria,
ez da betiko izango gure
nahi ta ezinen larria,
beste erara esango neuke
Lopategiren barria,
libertadera deitua dago
borrokan dagon herria. (BIS)
J. Lopategi
Gudari hoiek dira hain zuzen
libertade horren lora,
nahiz ta ametsa hornitu nahian
pasatu hainbat denbora,
zer da Felipe ta Corcueraren
jokoa eta ganora,
Santa Marian joan behar eben
biak Golfo Persikora. (BIS)
J. Enbeita
Dauden Iekuan ere ez daude
egoera samurrean,
ikusten dabe honen buelta
datorrela hain urrean,
gura gaituen euskaldun danok
belaunikorik lurrean,
belaunikatzen guk badakigu
ikurrinaren aurrean. (BIS)