Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-01-28 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1990-01-28 Muxika Jaialdia
Conductor/a
Sardui, Deunoro
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Jon
Lopategi, Jon
Ejercicio
Binaka gai-librean
Tema propuesto
Gai librean.
Gaiari oharrak
LIBREAN. Deunoro Sarduik ez zien gai zehatzik ipini, nahiko gai bazen festa giroa bera eta
azken gertakizunak.

Descripción

Melodia
Uzparitxako auzonetxua
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1990-01-28 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Lopategi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lopategi
Hau unearen gozotasuna
danok alkarren onduan,
eskerrik asko bihotz-bihotzez
holanxe gura genduan,
geure dantzari, ta bertsolari,
geure umeak kantuan,
hau baino kuadro gozoagorik
izan al leike munduan?
J. Enbeita
Gainezka dogu bihotz erdiko
sentimenduen kikara,
alde batetik zoriona ta
beste aldetik ikara,
zein aberatsak garen lagunez
nahiz ta hutsik partikara,
zorionian etorri ginan
jaioteko Muxikara.
J. Lopategi
Txapelketara sarri joanak
nik ez dakit zenbat aldiz,
beti ez gara bueltan etorri
aurpegi gozo ta argiz,
aurten bat ginan Donostin eta
bat Muxikako gozaldiz,
hangoa labur geldituko zen
hemengoa izan ez balitz.
J. Enbeita
Txotxojeuri zein, Kepa Balendin
sustrai ta enbor zirala,
hainbat erramaz jazten joan da
arbola honen magala,
Muxikak beti izan dan zeinek
zabaldu bere itzala,
biztanlez txiki baina bertsotan
Euskadiko kapitala.
J. Lopategi
Aldi batean etorkizuna
ez gendun argi ikusten,
saiatu gara geure herri honi
bere gorenean eusten,
laino tartean txori bat kantuz
entzun neban Everesten,
Txotxojeuriren anima zala
geroago esan eusten.
J. Enbeita
Everesteko haizea ere
Muxikar baten abesti,
eta Herrian dozenaz gora
hainbat belarrien ezti,
Euskadi dana egon barri da
txapel bategaz amesti,
ta azkenean Muxikar jai bat
gertatu gendun Donosti.
J. Lopategi
Kartzelakoak amaitu eta
bagenduen enpeinue,
jakin nahiean honako ete zan
txapelaren destinue,
nik Enbeitari begiak gota,
Enbeitak niri kinue,
une hartantxe pentsatu neban
bota dziagu pinue.
J. Enbeita
Agur Muxika emon dauzkazu
hau eskertzeko nahiko lan,
gura dauanak sartu bertsoen
zoramenezko kaiolan,
Muxikarrontzat han gaituzue
Garriko bertso eskolan,
aurrerantzean pinu gehiago
botako ditugu holan.