Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1990-02-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier "Euzkitze"
Bertsoa entzun |
1990-02-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier "Euzkitze"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J Agirre
Zorioneko etxe hoiekin
badago nahiko komeri,
aitona zaharra gaur ez da hemen
oso txantxatan ez ari,
badakizute nola dabiltzan
hainbat aiton buruzuri,
gazteak bila(t)uko dute lekua
eta lagundu zaharrari.
Euzkitze
Gazteak daude sasoi betean,
zuen hanketan dardara,
hala ta guztiz gure herrian
zerbaiten prernia bada,
herri hontako gazte prestuak
lokal baten eske gara,
zuk lehen bezela jarraitu zazu
tabernatik tabernara.
J. Agirre
Gazte maitea ez eman neri
horren erantzun zakarrak,
gu ere gero ez gera noski
begietako makarrak,
agintariak goguan izan
zuek beti guraso zaharrak,
gu gera hauen zuhaitzak eta
hauek dirade adarrak.
Euzkitze
Ez det esango zaharrak ez dunik
ezertarako balio,
baina gazteok merezi dugu
hainbeste erremedio,
gure herriak ez baldin badu
guretzat ezer desio,
asko baino lehen egingo degu
makina bat txikizio.
J. Agirre
Txikizioak aitatzen ere
gazte hau dago hasita,
baina beldurrik ez dit ematen
lepo hori ikusita,
gizatasuna hemen behar du
nere ustez lehendabizi ta,
errespetoan joka zazute
txikizioa(r)i utzita.
Euzkitze
Entzun dezute aitona xaharrak
gugatik zer esan duan,
diferentzirik badegu noski
sasoian eta diruan,
muserako ez du lagunik eta
hortxe dabil apuruan,
hauek bakarrik saiatzen dira
kobratu behar dan orduan.
J. Agirre
Lanean bete genduelako
geure obligaziua,
kobratzeko ere izaten degu
bai gure ilusiua,
gaurko gazte askok badaukazute
orrua ta biziua,
eskola pixkat ba(d)ezute baina
falta edukaziua.
Euzkitze
Aizu aitona gaizki ari zera
begien bistatik alde,
meriturik batere ez degu
ta insultoa debalde,
lokal txukun bat jartzen badute
gu saiatzeko prest gaude,
guk ere zerbait egin nahi degu
geure herriaren alde.