Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1990-08-05 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Joxe Mari Mujika "Anatx"
1990-08-05 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Joxe Mari Mujika "Anatx"
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Loidisaletxe II
Zergatik ez detan nahi
hola konprenditu,
honek badu jaten hor
nahikoa meritu,
nik pozik nola neike
ondoan gelditu,
neri ekarritako(a)k
berak jaten ditu.
Anatx
Hori erantzun gabe
ezin leike laga,
nere laguna jaten
oso mantsua da,
eta nere ondoan
hainbeste ikara,
ekarritzen dutena
azkar jan behar da.
Loidisaletxe II
Hesolaren moduan
hanka luzea(re)kin,
nola nagoen horra
entzuleak jakin,
tratu onik ez daukat
nik lagun honekin,
nola gizenduko naiz
honen sobrea(re)kin.
Anatx
Honen itxurarekin
zertako engaina,
badakizute ez da
hau tipo apaina,
kulpa guzti(a)k neretzat
darabilzki baina,
etxian ez du jaten
Anatx honek aina.
Loidisaletxe II
Berea bota digu
gainera aidoso,
berak egindako(are)kin
konforme da oso,
hau berriz egongo da
nahiko kurioso,
baina bialduko det
albotik akaso.
Anatx
Ondotik bialtzeko
omen da peskisan,
eta hitz egingo det
komeni dan gisan,
honen andrea(r)i zerbait
behar diot esan:
ltxuraz ondutzeko,
ondo mantendu zan.
Loidisaletxe II
Andrea(r)i eman dio
kriston konsejua,
goseak dadukala
senar gizajua,
harentzako hala ere
ni nago majua,
ez hau bezela lori
txerri antzekua.
Anatx
Ni aurkitzen naizela
txerria(re)n antzera,
hala ere janik bada
ez egin atzera,
zu hurrengo astean
etorri etxera,
ta itxuraz pixka bat
mejorauko zera.