Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-05-04 Legazpi [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1990-05-04 Legazpi
Conductor/a
Matxinandiarena, Jokin
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Gorrotxategi, Jose Luis
Lizaso, Sebastian
Murua, Iñaki
Peñagarikano, Anjel Mari
Telleria, Millan
Ejercicio
Seinaka gaia-emanda
Tema propuesto
«Hablemos del sexo» programan bezala, Lizaso Doktora Otxoa da eta Peñagarikano Marta Txabarri. Beste laurak arazoak kontsultatzen dituztenak.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1990-05-04 Legazpi [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Doktora Otxoa hau
beti zerbitzala,
nahizta jakin gai hauxe
berezia dala,
kontsulta hastera non
astero bezala,
arazorik duenak
galdetu dezala. (BIS)
Peñagarikano
Aholkuak ematen
uda eta negu,
Txabarri izan leike
askoren eredu,
nahi dezutena galde
nahi dana erregu,
eta guk nahi deguna
erantzungo degu. (BIS)
Murua
Ezin hasiko gera
gauza zailen eske,
alde batera jo det
baita ere beste,
inor ez det topatzen
eta nago triste,
nola liga liteke
Txabarrik hainbeste? (BIS)
Peñagarikano
Gogoa badezute
berriketarako,
eta erantzun gabe
ni ez naiz gerako,
nola ligatzen dudan
erantzun beharko,
nik asko ligatzen det
guapa naizelako. (BIS)
Egaña
Ni naiz mutil bat oso
hotza ta mantsoa,
ta disgustora daukat
etxeko atsoa,
galdera hau zuretzat
Doktora Otsoa,
nola harrotu leike
nere bizkotxoa? (BIS)
S. Lizaso
Ez dakiena(r)i zerbait
behar erakutsi,
hau damutu ez dadin
bihar edo etzi,
nahi badek bizkotxoa
hik tente ikusi,
oso erreza daukak
asunez igurtzi. (BIS)
Telleria
Gabon, hori al degu
Otxoan kontsulta?
Hemen nago rebista
eskuan hartuta,
urte erdi bat badet
trastoa altxatuta,
erantzun arren, ezin
bajatu da eta. (BIS)
S. Lizaso
Antena tentea da
zeuretzat kaltean,
eta itxoin zazu
hau entzun artean,
nahiz eta zu indarrez
gaur egon topean,
sartu kotxeren baten
tubo eskapean. (BIS)
Gorrotxategi
Aurrerapenak ere
daude mila klase,
zakur flakoa(re)n gisan
beti nago gose,
ta urteetan gora
noan bezelaxe,
astean lautan egin
ta ezin naiz ase. (BIS)
Peñagarikano (bertsoa falta da)
Murua
Aizu Doktora Otxoa
azti jarri zaite,
egunero hasten naiz
saioan jotake,
aienaka ia-ia
bihotzak atake,
punttan grano bat daukat
zer egin nezake? (BIS)
S. Lizaso
Honen okerra ere
behar det zuzendu,
konponketa erreza
horra nabarmendu,
puntako grano hori
errez leike kendu,
izotz poltsa batean
sartuko bazendu. (BIS)
Egaña
Arazo larri bat det
nik nere ustian
halako molesti bat
gerrien azpian,
kondoi bat jarri nuen
joan zen astian,
orain traba e(g)iten dit
pixa e(g)iten hastian. (BIS)
S. Lizaso
Gaurko gazteak dira
denak aldrebestu,
kontsulta lanak honek
ez dizkit erreztu,
kondoia jantzi zuen
ta kentzea ahaztu,
ezin badek atera
hik puntatik moztu. (BIS)
Telleria
Urtetan hemen nago
aukera baten zai,
Txabarri erantzuna
emaidazu lasai,
haundia(re)n aitzakian
inork e(re) ez du nahi,
ezkerra haundia det,
eskubia (e)re bai. (BIS)
Peñagarikano (bertsoa falta da)
Gorrotxategi
Beste gauza bat dago
hemen jakinmiran,
bi buelta eman
gerriaren jiran,
ta biotako batek
esan, ba, segiran,
zentimetro batzuek
sobratzen al diran? (BIS)
S. Lizaso
Hoiek kentzen dirade
mendira erten-da,
galdezka zertan dator
horrenbeste prenda,
kontsultako kontua
hola izaten da,
debaldeko kontsulta
hontan bukatzen da. (BIS)
Peñagarikano
Hauek majo direnik
ez zait iruditu,
aukera banuen da
ni gabe gelditu,
Cortinaren izena
nork ez du aditu?
Nere kortinak harek
kendu beharko ditu. (BIS)