Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1990-12-30 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1990-12-30 Dima Jaialdia
Conductor/a
Etxebarria, Xabier
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Igor, zuri Olentzerok ikatza ekarri dautzu, hemen duzu Olentzero, Unai. Ea enteratzen garen zergatik izan dan.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1990-12-30 Dima Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza
Gabonak heldu dira
aurten be(re) honantza,
eta etorri zaigu
erregalu saltsa,
eman beharko didazu
niri erantzun latza:
Zergatik daukat aurten
ere nik ikatza. (BIS)
Iturriaga
Gertatzen dira, Igor,
hamaika holako,
ikatza hartu eta
ez daudela bapo,
galdetzen du zergaitik
eta zertarako,
Judas baino okerrago
izan zeralako. (BIS)
I. Elortza
Baina ez dut ulertzen
arrazoia oraindik,
erregalu hoietan
baduzu kemenik,
nere hambost urtetan
ikatza bakarrik,
negozioa ere
montatu al dut nik. (BIS)
Iturriaga
Hurrengo urtean berriz
ez zaitez kezkatu,
ta nahi izanez gero
horixe montatu,
kalabazak ugari
ditu honek batu,
erlijioa ere
ez du aprobatu. (BIS)
I. Elortza
Erlijioarekin
ere zer arazu,
baina behingo batean
mesedez e(g)in kasu,
tontokeri hoiekin
ez egin abusu,
beste erregalurik
ez baldin baduzu. (BIS)
Iturriaga
Heldu zan betiko le(ge)z
Olentzero eguna,
ikatz banatzea zan
neronen jarduna,
ondo portatu eta
ez kezka laguna,
hurrengo urtean igual
da azukreduna. (BIS)