Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1990-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Basilio Pujana
Bertsoa entzun |
1990-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Basilio Pujana
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gaur ospatzen dau bertsozale ta
bertsolarien eguna,
egun honetan aurrez jarri ta
Alberdi ta ni Pujana,
bertsolaritzak iskindu nahirik
aurrez egin gendun lana,
bihotza daukat zatiturikan,
zuentzako daukatana,
anai-arrebok hartu berotan
bihotz honen zati bana.
Bertsolariok kontauak ginan
gu gazteak ginanean,
ta bildur nintzan zer izango zan
gu isiltzen geranean,
baina gazteak sartu jakuzan
harro da gogor lanean,
indartsutu ta txukundu dauzku
bertsoa zorionean,
eskerrik asko gazte maiteok
Herriaren izenean.
Gure Herriak alde bitatik
indartsu dituz etsaiak,
eta ez dauka justizi onik
indartsuaren epaiak,
zatitu eta jarri jauzkuzan
horko muga ta ibaiak,
arnatxo baten seme garala
konfirmatzen du Bizkaiak,
zuek sortu zinen sehaskatxoan
sortu itzazuen anaiak.
Bertsoagatik idatzi leike
orri zabal ta luzia,
nahizta bertsoa ez izan inoiz
estudioz ikasia,
bertsoak dauka danon gainetik
bere aparteko grazia,
gaur dinoskue zerbait dogula
politikara jauzia,
bertsoa ez da politikoa,
bertsoa da justizia.
Gaztetxotatik gure bertso hau
beti izan neban maite,
baina inoiz be(re) ez nintzan izan
omen bat hartzeko beste,
nik gaur egin dot omen hau hartu
ta betiko zorrez bete,
baina anaiok bihotzez diot-ta
hor ziur egon zaitezte,
zorra ordaintzen saiatuko naiz
azken arnasara arte.