Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1990-06-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jose Luis Gorrotxategi
Bertsoa entzun |
1990-06-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jose Luis Gorrotxategi
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Enbeita
Hemen gertatzen diraden gauzak
ez dira benetan bromak,
hainbeste jende honi begira
elizan dira egonak,
baina diruak aldatzen ditu
berehalaxe gizonak,
lehen elizan ta orain etxean
egiten ditu kristonak.
Gorrotxategi
Telebistari begira egon
eta berandu xamarra,
ondoren trago batzuek ere
eginda kenduaz arra,
ikusirikan nola Lototik
dirua zan barra-barra,
gure parroki pobre honetan
bazegon honen beharra.
J. Enbeita
Nik uste nuen Loto horrekin:
Niretzako ere bada.
Ta parrokiko gastua orain
jarri zait aurrean traba,
miloi guztiak ez zaizu arren
parroki hortako laga,
gutxienean eman zaidazu
hamabi urteko paga.
Gorrotxategi
Zu diru eske zatoz nigana
gainera arrazoia(re)kin,
hamabi urte hauetan nola
ahaztuta negon zurekin,
baina zer egina pranko badet
nik horrenbeste dirukin,
aurreragoko lanak badaude
amets txororik ez egin.
J Enbeita
Hainbat urtetan monagilo ta
apaiza biok izanez,
ni ez nauzu gaur engainatuko
berba txukunak esanez,
lehen ere bizi izan bai zera
bizi ederra e(ra)manez,
promesa asko sermoi gehiago
baina batere eman ez.
Gorrotxategi
Lehenago nahi nuen egin baina
diruz ez nitzan iristen,
ta behartsuak bere laguntzak
noiznahi eskatzen zituzten,
nere begiak malkoz beterik
haiek premian ikusten,
nik ere zerbait gasta behar det
kotxe berria erosten.