Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1988-06-19 Hazparne Jaialdia [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Manolo Arozena
Bertsoa entzun |
1988-06-19 Hazparne Jaialdia [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Manolo Arozena
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Xalbador
Nere xapela urrun da baina
badauka bere itzala,
ta maitatzen dut buruan atzo
hartua banu bezala
Arozenari galdetzen diot
eta erantzun dezala,
pentsatzen dukan bertze urtean
hiretzat dela xapela?
Arozena
Lagun maitea estimatzen det
nik oso zuzen ta jator,
dudarik bada gauzak zuzentzen
jaunak ni oraintxe nator,
txapelan bila saiatuko naiz
urtero arin ta gogor,
baina badakit hobea zera
askozaz ere Xalbador.
Xalbador
Ahuspez ez badare umilik
etortzen nintzanik albora,
«ni hobe nintzan hi baino» nola
etorria zauk gogora,
puntu erdi baten aldeakin
heldu haiz ene ondora,
orain ni ez nazakela naizen
baino gehiago gora.
Arozena
Irten banintzan ez nintzan irten
garai ikurran egárrik,
pauso guztiak naizta eman nik
neretzat dira alperrik,
naizta adinez gaztea ez naiz
hoiek dirade lan berrik,
bururik ez dut batere eta
ez dut txapelan beharrik.
Xalbador
Buru gabea haizela diok
birekilan ez nauk ados,
hire doainaz bertso zaleak
denak dituk hain agradoz,
xapeiketan ni berriro ere
saiatuko nauk bai gogoz,
baina xapela hik hartzen baduk
ere hartuko diat poz.
Arozena
Bertso lanetan arkitzen naiz ni
zutikan juxtu-juxtuan,
nola ez naizen trankil egoten
lehian era apustuan,
horregatikan hori uzten dut
lenago dagon lekuan,
zorionean zaindu ezazu
luzaro zure eskuan.