Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1988-03-26 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
Bertsoa entzun |
1988-03-26 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kabi polit bat antolatzeko
nire ahalegin guziak,
baina arrautza bertan jarri du
kuku horren maleziak,
nik egin ahalak jan behar ditu
gero kume itxusiak,
era hortantxe izorratzen du
langilea nagusiak.
Niretzat lana eta nekea
kukuak kantu ta irria,
nik kanturako astirik ez det
hau bizimodu larria,
abertzaleak nahi badezute
konparazio berria,
España haundia degu kukua
ta Euskadi txantxangorria.
Txantxangorri ta kuku beltzaren
historia honela zen,
ikusi degu mantsoa izanik
ze ondorio datozen,
langileria eta herria
ikusi ditzagun zuzen,
hatzapar eta hegoak haziz
arrano egin gaitezen.