Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-07-29 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1988-07-29 Amasa-Villabona Jaialdia
Gai-emailea
Aranalde, Joxe Mari
Bertsolaris / Autores
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Gai jartzaileari Villabonako neska helduek galdera pasa zioten; jakin nahi zutela zertzu adin edo zenbat urte zituen Lazkao-txikik.

Descripción

Melodia
Moteil guk ere garai batean
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1988-07-29 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Entzun dezute nolakoa dan
Aranalderen ordena,
eta pentsatu han ez degula
hemen bostetan onena,
horko neskatxak gauz horregatik
ote dute hainbat pena?
Honek besteri botatzen dio
berak pentsatzen duena.

Urtez ez nago ni oso gaizki
naiz ez nintzen haunditu,
nere txikian sarritan badet
haundiak hainbat meritu,
mundu hontako azkarrenak e(re)
urterik ezin gelditu,
ai zer bizitza urteak hainbat
miloi izango banitu ... !

Nere urteren berri jakin nahi
dute neskatxak orduan,
esateko (e)re konforme nago
galdetzen duten moduan,
ia hainbeste baditut eta
danak ez dauzkat goguan,
hor itxoin da esango (d)izuet
hemendik jetxitakuan.