Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Manuel Sein "Xanpun", Jokin Sorozabal

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1988-08-14 Gabiria Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Azpillaga, Jon
Sein, Manuel "Xanpun"
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Xanpun sendagilea da, Azpillaga apaiza eta Sorozabal maisua. Zorioneko krisia dela eta hiruetako batek langabezian gelditu behar duzue.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1988-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Manuel Sein "Xanpun", Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Xanpun
Bakoitzak bere Iekua dauka
bere gisa xanpatzeko,
ni hasiko naiz sendagailua
piska bat gaur landatzeko,
hunen beharra hemen badela
bori ez da dudatzeko,
ta bereziki bi jauntxo hoien
gaitza egun sendatzeko.
Azpillaga
Gu hiru lagun bildu gerade
jarri gaitezen planian,
hirurotatik batek parora
behar dula azkenian,
bat ezkontzen da beste bat jaio
nor-nai dago agonian,
biok parora joan zaitezte
nik segiko det lanian.
Sorozabal
Beraz apaiza agertzen zaigu
lan egiteko desiran,
herriak ondo asko badaki
bera zein ondo bizi dan,
ta esaten du ume berriak
datoz bat besten segiran,
baina apaizik izan ez balitz
gehiago jaioko ziran.
Xanpun
Medikuaren lekua zer den
ez al zaizu iruditzen,
ez naiz gero ni etxez-etxe gaur
hor debaldetan ibiltzen,
zenbat al ziren galduko ere
hemen izan ez banitzen,
laguntzen ditut jaiotzen eta
beste asko ere hiltzen.
Azpillaga
Maisua degu tituloduna
alperra eta kaikua,
gaisorik sortzen ez dan herrian
zertako da medikua,
ni, apaiza, ta aldamenera
inguratu dan bikua,
zuek parora joanda ere
apaiza bada nahikua.
Sorozabal
Ez zait batere neri gustatu
zure ahotik entzuna,
eta parora zeu ederrena
han da nere erantzuna,
hainbestekoa ez da izango
uzten diguzun hutsuna,
lenago ere zu izan zera
gutxina egin dezuna.
Xanpun
Mundu triste hau jarria zauku
bekoz gota egunean,
sinets ditake apez jaun hori
hemen entzun degunean,
zu ez zabiltza ez noski egun,
zuzenki arrazoinean,
nola, ba, utz langile gisa
alperrena gaur lanean.
Azpillaga
Maisua degu lege berrien
alde dabilen harrua,
mediku jaunak preserbatibo
alde e(g)iten du orrua,
«haurrak ekarri», altaratikan
apaizaren enkargua,
orain umerik sortzen ez bada
zuek dezute errua.
Sorozabal
Hemen umerik ez bada sortzen
errua guztiona da,
baina apaiza harrokeriak
zuk e(re) bazterrera laga.
Hauek karrera ikasi naian
joan áran eskolara,
medikuik eta apaizik ez da
maisu onikan ez bada.