Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1988-10-11 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
1988-10-11 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zure urtetan ekarri nizun
pilekiko kamioia,
zure Jaunartze egun goxoan
reglamentuko baloia,
orain ordainez eman didazu
agurearen bastoia,
seguru asko esan nahi dezu
galdu dedala sasoia.
Nere ustetan oraindik behintzat
ez zaidak falta indarrik,
esango nikek hi heu hagola
hortatik galdu samarrik,
suspentsoak lau ekarri dituk,
aprobatu bi bakarrik,
hire maisua(r)i emango ziot
nik ez det horren beharrik.
Erregalo bat ez eskertzea
ez litzake legezkoa,
erritarekin ez det galdu nahi
zure irripar freskua,
alde batean izan nahi nuke
makila lizarrezkua,
eta bestean, izango al det
iloba, zure eskua...