Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1988-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde", Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1988-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde", Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lizaso
Bi urte dira deporte hortan
gu ginadelarik hasi,
gai jartzaile ta golfo taldea
orain artean nagusi,
aurtengo hontan hoieri hortzak
behar zaizka erakutsi,
etortzen ez badira behintzat
oriundo eta guzi.
Murua
Peña genduen guk Hugo Sanchez
baina azkenean zero,
zerbait aldatzen hasi beharra
izango da honezkero,
ta aldaketa han litzateke
aurten irabaztez gero,
Peña arbitro jarriko degu
eta Lizaso portero.
Olalde
Orain artean antolatua
oso ekipo traketsa,
baina hoieri irabaztea
nota dan gure ametsa,
Peña delantero zentro jarri
ni jarriko naiz defentsa,
eta gola sartutzerikan ez
dezatela hoiek pentsa.
Peñagarikano
Kirola eginez kendu nahi degu
gure barrengo erdoia,
ta delantero jokatzeko ere
Peñak badauka sasoia,
nik muturrean behintzat badaukat
moko edo pikatxoia,
despejatutzen hasitzen banaiz
zulatuko det baloia.
Lizaso
Ta berriz aurretik ederki asko
osatzen dute pastela,
naizta irabaztean egin
sarri santuen papela,
tranpa ta guzti jokatzen dote
ezin bait dote bestela,
arbitroa ere erosten dute
Real Madrilek bezala.
Murua
Olalde ta ni aurrelariak
erraz erori lurrera,
Peñak penalti pitatuko du
jakina gutxi berbera,
denoi apustu partidu hori
baietz guk errez atera,
hogeitabira jokatuko de(g)u
pelotakoen antzera.
Olalde
Ondo jokatzen hasten bagera
aterako gera trebe,
gaur gure kontrarioak ere
zerbait pentsatuta hobe,
kondizio bar jarri bebar det
era onartuta gaude,
futbolera joan behar dala
parrandarik egin gabe.
Peñagarikano
Gai jartzaileak aitatu digu
kirol zaleen kondukta,
berdin gabeko monigoteak
han egin gendun guk junta
hoik Altzotarra zuten portero
bera delantero punta,
honek baloia ez zun ikusten*
anteajuak kenduta.