Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1988-01-09 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1988-01-09 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egun batean preso eraman
zeuen etxetik hartuta,
orain herriko seme onenak
zoritxarrean lotuta,
baina herria bizirik dago
dena ez dago galduta,
aupa mutilak eutsi goiari
irabaziko deguta!
Ondo bidean itzal artean
zuek denbora gutxiko,
itxaroperta izan zazute
biharko edo etziko,
naiz ta Madrildik esan presorik
ez dala libre utziko,
preso bakar bat dagon artean
Euskadik ez du etsiko.
Abertzaleok herri borrokan
hartuko bagendu parte,
askatasunan egun haundia
ez litzake hain aparte,
agur lagun da adiskideak
herrira etorri arte,
baldinda bien bitartean
neu eramaten ez banaute.