Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-07-12 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Euxebio Igartzabal, Jexux Mari Jauregi "Altzo Txiki"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1988-07-12 Lazkao Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Igartzabal, Euxebio
Jauregi, Jexux Mari "Altzo Txiki"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Igarzabal, Lazkaoko irakaslea da; eta Altzo-txiki, euskara ikastera joan den aitona.

Descripción

Melodia
Dama askoren engainagarri
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1988-07-12 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Euxebio Igartzabal, Jexux Mari Jauregi "Altzo Txiki"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Igarzabal
Bizar da guzti serioa det
nik bai ondoko gizona,
honi klaseak ematen hemen
ez det ez izango broma,
baina badakit gizon batekin
gauz horren zor ez nagona,
euskaldun fina egin nahi zaitut,
ongi etorri aitona!
AItzo-txiki
Eskerrik asko esaera ho(r)i
behar du origi hartzeko,
zuk irakatsi ta nik ikasi
ondo dugu hau beteko,
hemen burua argi izatea
hori bait da beharrezko
edadeak e(re) nola ez duan
bukaerarik ikasteko.
Igarzabal
Zure edadeak dudikan gabe
ez digu hemen ardura,
bejondeizula naizta berandu
zatoz zu euskal mundura,
hizkuntza irakatsi nahi dizut
baitare euskal kultura,
ea horrela jartzen zeraden
fin da euskaldun modura.
AItzo-txiki
Aspalditikan ibilia naiz
hemen hatetik bestera,
frantzesa eta inglesa ere
joan nintzan ikastera,
baina herriko hizkuntza bera
orain behar nuke aukera,
hargatik honutz etorria naiz
ikasi nairik euskera.
Igarzabal
Beraz munduan zehar gauz asko
zaude ongi ikusia,
orain hartu dezun asmo hori
ez deritzat itxusia,
naiz zartuta halare zerade
euskera ikasten hasia,
gazteentzako ematen dezu
naikoa zer ikasia.
AItzo-txiki
Inorentzako ez da izaten
ikastea hemen kalte,
ta zuek ere gazte guziok
horretan har behar parte,
euskaldun fina jaiotzetikan
gazte maite izan zaite,
naizta berandu ikasi hori
jarrai honetan hil arte.