Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-03-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jon Mugartegi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1988-03-27 Eibar Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Mendizabal, Mikel
Mugartegi, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Mugartegi nagusia da eta Mendizabal langilea. Nagusiak esan beharko dio langileari lantegia Burgos aldera eramateko asmoa duela.

Descripción

Melodia
Loreak udan ihintza bezela I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1988-03-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jon Mugartegi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mugartegi
Fabrika baten zuzendaria
aurkitutzen naiz hain zuzen,
ta Mikel honi esan nahi diot
zer asmotara guazen,
Euskal Herrian ekaitz txarrakin
galdurik hainbat almazen,
fabrika berri eder polit bat
jartzera noa Burgosen.
Mendizabal
Lenago ere kanpora doa
gure irabazi erdia,
nagusi jauna ez zazu egin
horrelako pikardia,
jokera horrekin guretzat dator
noski galera garbia,
Euskal Herriak berak behar du
Euskaldunon izerdia.
Mugartegi
Euskal Herriko langile onak
nik maite ditut lendikan,
baina eraso txarrak aspaldi
badabiz nere fabrikan,
lana eskeini langilea(r)i ta
diru(r)ik ez daukat patrikan,
hemen nik lana egitea da
oso alper alperrikan.
Mendizabal
Oso okertzat jotzen det noski
zuk egin behar dezuna,
herri honetan bizi gera ta
bertan eman erantzuna,
diruak eta lanak karípora
ta bertan dago hutsuna,
lenez gainera ederra dator
gazteen etorkizuna.
Mugartegi
Euskal Herriko etorkizuna
daukagu zerbait nastua,
lan gutxi egin gainetik dator
behar ez degun gastua,
ni nagusia izanagatik
ez nago aberastua,
zu langile fin bat zeralako
ez nago zutaz aztua.
Mendizabal
Hori horrela baldin badezu
ez zaitez juan kanpora,
bertan gelditu ta inbertituz
egin behar da mejora,
denon indarrak eta diruak
biltzea bebe izango da,
krisis gorrian dagon herri hau
altxatu dezagun gora.