Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1988-04-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Koldo Zelaia "Etxeberri"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1988-04-23 Donostia Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Zelaia, Koldo "Etxeberri"
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Apellidua Zelaia, baina beti aldapan gora doa. Zergatik ote?

Descripción

Melodia
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1988-04-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Koldo Zelaia "Etxeberri"

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ni Bidaniko baserri baten
lenago jaio bait nintzan,
eguneroko langintza hortan
jardun beharra da izan,
belar betia eta orbela
edo berdin zen baratzan,
egun sentian jeiki ta hola
ilunabarren peskisan,
tan hori egin ezean orduan
etxeko gustorik ez zan.

Handikan herri haundiagora
egina naiz gaur jauzi,
Donostia ta Añorga ingurun
zerbait behar non ikasi,
bertsolaritza Amasorrainen
jarrita hori da bizi,
baina erdera auzo honetan
nola dagoen nagusi,
bertsolaritzan indar haria
geratutzen da biluzi.

Abizena dut Zelaia noski
eta izatez naiz flako,
gizatasunez luzitutzea
nahiz eta nahi dudan nahiko,
euskera daukat arma lehena
hemen komunikatzeko,
Bateginikan kanpaina ere
jarria da hortarako,
firmak bakarrik gure hizkuntza
noski ez dute salbatuko.

Abizena ta bizitza ere
nahi nituzke ikusi,
itsaso zelai baten gisara
joatekotan ihesi,
gure Herrian Euskera garbiz
nahi badegu guk bizi,
ikastolan ta kalean ere
behar genduke lehenbizi,
eta erdara gure ahotan
egitekotan hor utzi.