Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-09-08 Izurtza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1989-09-08 Izurtza Jaialdia
Conductor/a
Muniategi, Abel
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Jon
Lopategi, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bizkaiko gobernadore zibila ez dago konforme udaletxeetan Euskera hutsean egitearekin.

Descripción

Melodia
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1989-09-08 Izurtza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jon Lopategi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lopategi
Euskadi libre gure ametsa
eta euskara gure lora,
herri guztian ta Udaletxetan
jarri nahi genduke moda,
baina ikusirik gobernadore
Zibilak daukan ganora,
Udaletxean e(g)iten ez bada
herrian zelan e(g)ingo da.
J. Enbeita
Gobernadore jauna badator
berriz ere atakera,
beldur bai dugu gu ez heltzeko
herri bizitza askera,
berdintasuna besterik ez da
eskatzen dugun aukera,
Londresen ingles, Parisen frantses,
Euskal Herrian euskera.
J. Lopategi
Hargatik gure konseju honi
hartu diozue nota,
Gobernadore Zibilen berbak
ez dabe ezer inporta,
Euskal Herrian euskera hutsaren
eskubidea dagota,
erderaz heltzen diran paperak
kumunetik bera bota.
J. Enbeita
Kumunetik dena botatzen
gaur baidira nahiko lanak,
gutxi baidira Udaletxetan
borrokan hasi diranak,
geldi daitekez Gobernadore
jaunak dituen afanak,
bide berdinez batu ezkero
Euskal Udaletxe danak.
J. Lopategi
Hainbat abusu ikusi eta
ezin gelditu isilak,
herri askotan armatu dira
sekulako iskanbilak,
pixkat zabaltzen joan gaitezen
Euskeraren bide zailak,
Euskal Herritik bota daiguzan
Gobernadore Zibilak.
J. Enbeita
Euskara dala eta ez dala
horrenbeste iskanbila,
geurea dana kendu nahiean
dabiltza pretesto bila,
Euskara hemen ikasi dezan
baldin bada hain abila,
eta ikasi nahi ez baluke
etxera joan dadila.