Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-06-30 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1989-06-30 Asteasu Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Bernardo Atxagari bertsoak.
Gaiari oharrak
Urteko literaturgile onenaren saria eman berria zioten Bernardo Atxagari. Atxaga sortzez
Asteasuarra da.

Descripción

Melodia
Mundu honetan holako gauzak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personas
Atxaga, Bernardo

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1989-06-30 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Txoko hontantxe maite dituzte
sega ta euskal jokoak,
orain «Bi anai», «Ziutateaz»
ta gero «Obabakoak»,
zeinen nobela zoragarriak
horrek idatzitakoak,
oso euskera xamurra eta
mami berdingabekoak,
idazle gehio behar genituzke
Bernardo bezelakoak.

Sekula ere ez bedi agortu
Bernardoren iturria,
gogokoa det zure hizkera
ta zure elaberria,
gaurdaino arte Asteasu zan
segalarien herria,
hoiez aparte orain sortu da
beste izen bat berria,
Estadu mailan bera lehenengo,
ez al da harrigarria?

Lehenengo aldiz gailendu zera
ez bedi hontan akaba,
baina batzuek ipintzen zuten
hainbat oztopo ta traba,
izugarria zure idazkera
ardura eta patxara,
lehen Asteasun Pello Errota,
orain Bernardo Atxaga,
zueri esker honen izena
goiko mailara altxa da.