Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-03-03 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1989-03-03 Elgeta Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Zer lurperatuko zenduke gustora?

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1989-03-03 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Galdera horri arki ninteke
zuzen erantzun ezinda,
bistatik gorde beharrekoa
asko dagola jakinda,
lenen golpetik erabakita
nere ustetan berdin da,
Amedo eta bere lagunak
nik neuk zuloa eginda.

Ez zun bakarrik Barrionuevok
bere lanera bidali,
azpi joko ta zikinkeria
nola duen erabili,
haiengatikan izar batzuek
nola diraden itzali,
bizirik lurperatu lehenbizi
ta españolaz estali.

Nere ustetan bide okerrik
kantuan ez det berezi,
eta bihotzak sentitzen duna
kolpetik adierazi,
aukera gehio bazeuden baina,
bat hartua det lehenbizi,
sator bizitza daraman batek
besterik ez du merezi.