Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-07-19 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza, Florentino Goiburu, Euxebio Igartzabal, Iñaki Murua, Xabier Narbarte

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1989-07-19 Lazkao Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Elortza, Jose Ramon
Goiburu, Florentino
Igartzabal, Euxebio
Murua, Iñaki
Narbarte, Xabier
Ejercicio
Bosnaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lehenengo agurrarekin batera bertsolariek euskerarekiko izan zuten esperientzia zein izan zen galdetu zitzaien.

Descripción

Melodia
Andre Madalen andre Madalen
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1989-07-19 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza, Florentino Goiburu, Euxebio Igartzabal, Iñaki Murua, Xabier Narbarte

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Goiburu
Gauon esanaz eskertu nahi nik
honuntz bildu zeratenak,
une goxoak dira holako
gau txalogarri batenak,
nere bihotza alaitutzen du
hemen ikusten detenak,
badaude oraindik bertsoa eta
euskera maite dutenak.
Narbarte
Hala eta guztiz gure gaiari
beharko diogu segi,
lehen esan dute eta nik diot
ez det esperientzi haundi,
pena bat daukat erdera dakit
nik euskera bezain ongi,
euskaldun seme nauzue eta
tristea ez al da hori?
Murua
Euskara etxean ikasi nuen
nintzala oso gaztea,
gero Gasteiza aldegin nuen
lan eginaz ikaste(r)a,
denek erderaz egiten zuten
hura zen gauza tristea,
erabaki bat han hartu nuen:
euskeraz irakastea.
Igartzabal
Zer esperientzi dedan euskaraz
hemen azal al balitza,
esango det nik nola dijoan
munduko nere bizitza,
ama(re)n magale(a)n entzun nuen nik
euskeraz lehenengo hitza,
mundu honetan handik gerora
biok batera gabiltza.
Elorza
Lehendabiziko sehaska hartan
gurasuak erakutsi,
gero eskolan erdera zela
eta egin nion etsi,
baina gerora nik borondatez
hala ta guztiz hor eutsi,
hori egiten duen inutilak
ez dauka meritu gutxi.
Goiburu
Orain eskolan euskera ikasten
jende asko da hasia,
eta ni herriz holako gabe
gazte denbora pasia,
ez da milagro edukitzea
jakinduri eskasia,
egiten dedan euskera bai da
baserrian ikasia.
Narbarte
Haurtxo nintzala euskara hutsez
irtetzen nintzan kalera,
gero haunditu ta joan nintzan
eskola nazionalera,
han zoritxarrez ikasi nuan
kanpoko hizkuntza bera,
eskerrak azken urte hauetan
eskuratu det euskera.
Murua
Beti geurean hitzegiten det
gainontzeko denen gaindik,
nahi duenari irakastea
badaukat nahiko lanik,
euskaldun berri meritu gehien
zuri emango dizut nik,
hargatik ez dut inoiz onartzen
ikasi nahi ez duenik.
Igartzabal
Gure ametsa Euskal Herri bat
euskalduna iristea,
horri maitasun bat hartu nion
nintzala oso gaztea,
maitasun horrek bultzatu nindun
bertso kantari haste(r)a,
nunnai ta beti ederra bait da
maitea(re)kin jolastea.
Elorza
Sendi giroa izan det nere
eskolarikan onena.
euskera nola ote dedan nik
bertan ikasi nuena,
eta gerora eutsi nahi nuke
erakutsi zidatena,
ez izateko egun batian
galdu izanaren pena.