Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-09-16 Zerain Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1989-09-16 Zerain Jaialdia
Conductor/a
Olea, Inozentzio
Bertsolaris / Autores
Sarasua, Jon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuk malizia asko al daukazu?

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1989-09-16 Zerain Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik pentsatzen det gaia nunbaiten
horrek entzuna duala,
esana baitu beste askotxok
esan didaten bezala,
txikitatikan nigan e(d)uki det
maleziaren itzala,
esaten dute horrexegatik (BIS)
txiki gelditu nintzala.

Baina ez naiz horren deabrua
eta beldurtzen ez hasi,
txikitan nahiko deabru nintzen,
gerora nuen ikasi,
esan dizuet horrexegatik
ez nintzala asko hazi,
ta orain berriz gelditua naiz (BIS)
ez gorputz ta ez malizi.

Ta hala ere bati fama bat
beti ipintzen diote,
behin hartu eta bizi guztian
nik hau jasan behar ote,
gaur otzana naiz eta askokin
egin behar izan det txoke,
Egañak adina malizi banu (BIS)
askoz hobeto nengoke.