Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-01-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Lekuona "Lexoti II"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Eguna (21. 1989. Donostia)
Actuación
1989-01-15 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Murua, Iñaki
Xabier "Euzkitze"
Bertsolaris / Autores
Lekuona, Jose Luis "Lexoti II" (1925-2006)
Ejercicio
Bakarka eskertzea
Tema propuesto
«Lexoti» omenduak eskerrak emanez botatakoak.

Descripción

Melodia
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1989-01-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Lekuona "Lexoti II"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hemen serio hasi beharko det
eta hitzegin egian,
gaurko honetan jarri nazute
zuek konde baten neurrian,
pozaren pozez kantatzen a(r)i naz
zuen danan alderdian,
ez nuen uste hainbeste la(g)un on
nuenik Euskal Herrian.

Gaurko e(g)uneko ni omentzeko
egina zuten tratua,
egun alai hau ez eskeintzea
izango da pekatua,
pozaren pozez egun alai hau
zuengatik det hartua,
o(r)ain sinisten det Euskal Herrian
ez naizela sobratua.

Bertsolarien fama pixka bat
nik hartua nuen lehendik
gaur ne(r)i eguna hala eskeini,
tatxik gabea oraindik,
hau eman arte trankilidade(r)ik
zuek ez zenuten inondik,
bertsoa(r)i utzi nion nik baino
maite nazute oraindik.

Beste bat ere kantatuko det
hemen hautsi edo eten,
postura hontako egun alaiak
edozeinek ez ditu izaten,
ez zerate, ba, bela aspertu
ne(r)i erregalik ematen,
konpletatzeko neska zahar on bat
ekarri behar zeniten.

Nik despedida e(g)ingo dizuet
ahoa bete betean,
harrituta n(ag)o hain festa ederra
nola jarri litekean,
mundu honetan izango gera
ez dakit zenbat urtean,
agur anaiak arrebai berdin
zuek nahi dezuten artean.