Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-07-15 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Euxebio Igartzabal, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1989-07-15 Gabiria Jaialdia
Conductor/a
Urretabizkaia, Pello
Bertsolaris / Autores
Garmendia, Txomin
Igartzabal, Euxebio
Murua, Iñaki
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Igartzabal, pentsu saltzailea; Murua, kimikoa; Peñagarikano, oiloa; eta Garmendia, arrautzak janda gero salmonella harrapatu duena.

Descripción

Melodia
Aranora joan ziran I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1989-07-15 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Euxebio Igartzabal, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Igartzabal
Hau da gertakizuna
gauza berritxua,
beste nunbait gertatu zan
honen berdintsua,
aizu entzun zaidazu,
aizu oilotsua,
nundik eman dizute
jan dezun pentsua.
Murua
Lehengo oilo gogor hoiek
nora joan dirade,
orain kimikariak
nahiko larri gaude,
Txomini gertatzeko
haundia hau ere,
pentsua ondo egin det
zikinkeri gabe.
Peñagarikano
Ohean eta gaixo
hor dago Domingo,
honetxek egin digu
uste gabe bingo,
baina nere arrautzak
ditu bi gorringo,
honekin «samonella»
ez zaizu egingo.
Garmendia
Egia da bai nagola
ohean etzanda,
sinistatuko zenduke
nik hauek esanda,
gaisotuta omen nago
arrautz batzuk janda,
hemengo sanidadea
pikota(ra) joanda.
Igartzabal
Domingok harrapatu du
tripetako mina,
arrautzan kulpa zala
gaude gu jakina,
arrautz hori ote zen
oiluak egina,
arrautz ustez ez zendun ba
jango zuk zirina...
Murua
Erreza da inori
kulpa botatzea,
nik pentsua egin det
betiko antze(r)a,
aditu zazu Txomin
harritu al ze(r)a,
honen arraultzak janda
gaixorik jartzea?
Peñagarikano
Txomin Garmendia hau
da Berrobikoa,
baina arrautz hori ez zan
nere arrobikoa,
gerta dan kasoa da
patologikoa,
arrautz batek hondatu
arrautz bikoa.
Garmendia
Neroni (e)re harritu naiz
lehen esan detenez,
lehengo sanidadea
igesi jaunez,
gizona gaisotu da
arrautz batzuk janez,
hara nora iritsi geran
gaurko aurrerapenez.
Igartzabal
Gizon bat gaixotzeko
arrautz bat nahikoa,
mixeria da gero
alajaungoikoa,
oilo honen arrautza
ez da gogokoa,
zer pentsu e(g)in didazu
nere kimikoa?
Murua
Honek salda e(g)iteko (e)re
ez digu balio,
Txominek tripa gaizki,
kopeta serio,
oilo zahar inutil hau
dalako medio,
komunari berrehun buelta
behintzat egin dio.
Peñagarikano
Nere arrautzak ez du
egin hainbat mella,
kimikaria beti
azidoen bila,
jan ezazu berdura
fruta ta paella,
orduan sendatuko da
zure salmonella.
Garmendia
Salmonella detena
me(d)ikuaren iritziz,
zertan aurreratu degu
hainbeste zientziz,
errez emango ditut
danak pazientziz,
dirua nagusi ta
zikin konzientziz.