Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Lertxundi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1989-08-07 Aia Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Lertxundi, Joxe Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
San Donatoren berri bertsotan eman zezala eskatu zitzaion.

Descripción

Melodia
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1989-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Lertxundi

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Donato Deuna det bertso gaitzat
beratzaz nahi nuke mintza,
Italiarra zan jaiotzez ta
hartu zuen apaizgintza,
gotzai izan zan eta martiri
eskeini zuen bizitza,
Aia aldera nola etorri zan
batzuk galdezka dabiltza,
esango (d)izuet nola hartua
zuan gure zaindaritza.

Gaurko egunez ekaitzek egin
kalte ikaragarriak,
Aia guztia txikitu zuten
haizeak eta harriak,
bizimoduan sortutzeraino
une estu ta larriak,
eta gehiago ez izateko
hain gauza negargarriak,
Donato deuna zaindaritzako
hautatu zuan herriak.

Harri jasa hark txikitutzean
gure herria(re)n azala,
aurreko zaharrak pentsatu zuten
hau zaindari behar zala,
nik santu honi eskatzen diot
hau ondo gorde dezala,
Euskal arraza zutin-zutinik
Euskera nagusi dala,
herri zahar honek jarraitu dezan
orain artean bezala.