Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1991-11-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1991-11-30 Urnieta Jaialdia
Conductor/a
Argiñarena, Joxe Fermin
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aurpegira begiratu besterik ez dago biak parranda zaleak dirala ikusteko, baina horrek ere bere ondorenak baditu. Neska batekin ligatu zuen Sebastianek, ez zuen preserbatiborik eta Egañari eskatu zion. Gaur konturatu da Sebastian, neska hori haurdun dagoela.

Descripción

Melodia
Arratsalde on lehendabizitik
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1991-11-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Aldez aurretik nerekin nitun
nik kezka eta beldurra,
mesede eske nik Andoniri
luzatu nion agurra,
lagun uste ta azkenik bera
etsaia edo maltzurra,
tranpa bidea zurea gendun,
norena ote da haurra? (BIS)
Egaña
Zure jolasa izan zan eta
zeurea da derrigorrez,
haurra norena izan liteken
asmatua degu errez,
potolo hortan hau jarri ezak
abisatu nion aurrez,
behatz lodian jarriko zuan
bestean jarri beharrez. (BIS)
S. Lizaso
Gorputz haundiai bost behatz lodi
nola zaizkion azaltzen,
horregatikan nik fama ona
horren merke ez det saltzen,
baina Egaña agertu zaitez
hemen gizon baten klasen,
neskatxa zein zan esan nion da,
hargatik ez naiz fiatzen. (BIS)
Egaña
Pello Joxepe Larraulen gisan
zu zera haurraren jabe,
neri kulparik ez bota orain
demonio kalamidade,
nere gomaren hutsegitean
arrazoiak garbi daude:
Zenbat alditan egin zenduan
batere erantzi gabe? (BIS)
S. Lizaso
Aukeran dagon tokian beti
ni saiatzen naiz ahalegin,
gomarik bada gomarekin da
gomarik ez bada berdin,
nerea bada hazi ta hezitzen
orain saiatuko naiz fin,
baina zu deskuidatzen bazera,
nere aitzaki ez egin. (BIS)
Egaña
Neska rubia polit batekin
aritu zinan langintzan,
gehiago ere hortik zebilen
neskatxa horren peskisan,
goma banatzen hasia nago
trafikante baten gisan,
jakin nahi badek egun haretan
Peña berdin etorri zan. (BIS)
S. Lizaso
Zer arraiotan Peñari pasa
haurran aitaren txartela,
pentsatzen diat aizak Andoni
erruduna hi haizela,
Peñak ez baidik inoiz betetzen
gizon normalan papela,
globoa haizez puzten dik horrek
mutil koxkorrak bezela. (BIS)
Egaña
Peña errudun ez zitekela
Lizasok ere nabari,
bastoi tankera hartzen zioat
hire puru luzeari,
San Josen gisan hik ere badek
bizar luzea ugari,
beraz errua bota ezaiok
Espiritu Santuari. (BIS)