Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1991-09-22 Ahetze Jaialdia [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Manolo Arozena, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1991-09-22 Ahetze Jaialdia
Conductor/a
Itzaina, Mixel
Landart, Daniel
Bertsolaris / Autores
Aire, Mixel "Xalbador II"
Arozena, Manolo
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Arozena golf zelai bat ireki nahi duena, Xalbador-II, artzain laboraria eta Sorozabal, auzapeza.

Descripción

Melodia
Nere gogoa hegan dijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1991-09-22 Ahetze Jaialdia [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Manolo Arozena, Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arozena
Beti lanetik ta izerditan
herriak daukan bildurra,
gauz honetan nik gastatu nahi det
daukaten diru apurra,
kirol pixka bat nola behar dan
zaintzeko zahar eta haurra,
saldu zaidazu modu onean
zuk sobrante dezun lurra.
Xalbadol-II
Traturik egin gabe gaituk gu
egon beharrak gaur biak,
lur hori ezin erosiz egin
behar dituk errabiak,
lurrak ez ditiat saltzen ahal
hauek dituk bai egiak,
lurrak erosi behar badituk
eros zazkidak ardiak.
Sorozabal
Erosle zatar hau etorri da
atzerri aldean sorturik,
baina lurrikan ez du hartuko
bere ardiak harturik,
hemen ez dago golfarentzako
ez lurrik, ta ez dirurik,
gure herrian ez degu gorde
aberatsentzat lekurik.
Arozena
Auzapeza ta artzaia biek
nahiko gogor, nahiko grazi,
borondatetsu heldu naizela
esango´izuet lehenbizi,
kirol pixka bat eiteko leku
apur bal behar´zute utzi,
lanetik soilik gure Herri hau
nola ezin baidan bizi.
Xalbador-II
Golfari gaizki egina dio
Arozenak ikusmira,
gauza ilunak ikusten diren
agertuko gaur argira,
gure auzapez zintzo hori gaur
jende xumen alde ari da,
auzapez zintzoak ditugunok
artzainak biziko gira.
Sorozabal
Hartu ardiak mendira juan
hain dira gizon txukunak,
gerora ere zainduko ditut
geure artzai euskaldunak,
eta Golf hori egin nahiean
alperrik datoz lagunak,
gure tankeran bizi dedila
gurekin bizi nahi dunak.
Arozena
Haragia ta esnea sobre
hori gauza segurua,
auzapezai´re gogortu zaio
bere gaineko burua,
herriantzako mejora det nik
dakarkiten helburua,
gutxieneko har ezazute
turismoaren dirua.
Xalbador
Ez diagu nahi turismotikan
heldu den diru apurrik,
ez diagu nahi ere guk egin
artzaintza horri agurrik,
nik lurra maite diat ta auza-
pez hori alde beharrik,
elgar maite dugu eta ez duk
erosiko gure lurrik.
Sorozabal
Ikusi degu artzaia ere
gaur egun gustora dala,
dudik ez izan zure ondoan
beti izango gerala,
hemen frontoiak egingo dira
hegoaldean bezala,
ta Golfa egin behar duenak
Parisen egin dezala!