Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1991-02-23 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1991-02-23 Azkoitia Jaialdia
Conductor/a
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Xabier "Euzkitze"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Euzkitze, hiru bertso kantatu behar diek Azkoitiarrez kapaz baldin bahaiz bertan daudenei. Gero Peñagarikanok erantzuten dio eta Euzkitzek jarraitu.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1991-02-23 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Andoni Egaña da
nere atzeko hori,
kaskar aldien bada
makine bat txori,
burue arin dauke
ta mingaine lori,
beak ume bat dauke,
bere andriek bi. (BIS)

Peñagarikano da
bigarrengo hauxe,
badu gure herrixen
nabarmendu naxe,
parrandan pasatzeitu
astie ta jaxe,
Santa in ber emen dabe
bere andragaxe. (BIS)

Nik ez dakit zer jite
dauken Jose Luisek,
masiek hartu´itu
bere ipurdixek,
bizker okerra dauke
bixigu begixek,
ez dia asko izeten
hain lotsagarrixek. (BIS)

Laxaro hortxe dao
bestiek bezela,
bera ere ez ote'a
ziero txepela,
uste´t ondo hitzeitie
nik hobe nukela,
gero gai petralen bat
jarriko´it bestela. (BIS)

Hauxe da laukotie
atzien detena,
plakogixe eztana
ziero gizena,
ez da jite normala
jentuze honena,
hemen neu egongo naiz
noski normalena. (BIS)

Peñagarikano
Asko ez nau bildurtu
zuk esandakuek,
gaur asko ez ditugu
zu bezelakuek,
oso politak ditu
belarritakuek,
marrokixak Zestuen
ekarritakuek. (BIS)

Euzkitze
Lotsagabe galantak
dauzket inguruen,
halakoik ez da noski
komeni onduen,
badakizute hor zer
aparato duen,
maniobraik pe ezta
sartzen be barruen. (BIS)