Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1991-01-26 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1991-01-26 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Nombre de la estrofa:
Neurri luzekoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lehen Lezama ta Zubieta
guk genituen harrobi,
kontratatzera joan omen ziran
Donostiako zoro bi.
Zu Atotxara heldu zinan da
geroz Reala hilzori,
badu hainbat kategori,
ezin ukatu inori, (BIS)
baina entrenatzen hasten zera ta
lurrera azkar erori,
bezperan zintzo dabilenari
ez zaio gertatzen hori. (BIS)
Aspaldi hontan negatiboak
ari zerate jasaten,
Aldritx-i ere tankera onik
behintzat ez diot ematen,
urruti dauden intxaurrak noski
onak ez dira izaten,
Gipuzkoan herri baten,
karnizero bat esaten: (BIS)
Gol bakoitzeko hasi behar zula
zuri txuletak ematen,
apenas "gota" sortuko zaizun
hemengo okelak jaten. (BIS)
Alde batera utzi behar ditut
nik Aldritx eta Ritxarson,
beste beltza bat ekarri zuten
izango zelako Sanson,
nahiago nuke nik bere partez
ekarri balute Tyson,
lehen "Aliron, Aliron",
ta orain "Kirieleison". (BIS)
Marko bidali ta Luis Andiak
prensaz egin zaitu gizon,
kontutik bapo bizi zera zu,
bejondeizula Atkinson. (BIS)