Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-09-04 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1992-09-04 Alkiza Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Orain dela urte batzuk hemen Alkizako jaietan ezagutu zuen neska batek nahiko logaltze ekarri zion ondorengo egunetan Peñari. Geroztik neska hori non ikusiko ibili da batean eta bestean, baina ez omen du ikusi. Ez dakigu gaur hemen neska horri dei egingo dion edo zer. Hori da Peñaren arazoa.

Descripción

Melodia
Baserrian jaio nintzan
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1992-09-04 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gelditu gabe aurrera
erlojuaren orratza,
sekula ez zait ahaztuko
igaro nuen arratsa,
eguraldia ederra zen
ta ez gaur bezin narratza,
polita izateaz gain
izaeraz aberatsa,
horia eta lisoa
ilea edo adatsa,
geroztikan bihotzean
nik badut hutsune latza,
oraintxe kontatuko det
romantze horren akatsa,
geroztik ez det ikusi
txunditu nindun neskatxa.

Kantatzen jarraituko det
gertatutako kasua:
Hemezortzi urte zitun,
ederra, kuriosua,
ni ere ordun gaztea,
ausarta ta berritsua,
eta maitasuna berriz
beti izaten da itxua.
Maitea, piztu zenidan
zuk maitasunan sua,
zure begirada nuen
hitzik gabeko mezua,
frontoia ilun zegoen
eta laztanduz petxua,
iskin hortan eman nion
lehenbiziko muxua.

Kaso hori gerta zela
joan dira hainbat urte,
geroztik gerta da hemen
hainbat ekaitz ta elurte,
zuk zeurearekin bazenitun
hainbat doai ta bertute.
nik dana eskeini nizun
maitetasunaren truke,
eta neskatxa polita
beti izan zaitut maite,
tratua egin gentzake
oraindik nolabaite,
saioa amaitutzean
honera etorri zaite.