Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1992-11-08 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Ernest Alkhat
Bertsoa entzun |
1992-11-08 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Ernest Alkhat
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Maite izena dauka andreak
bertzen artean berezi,
atzo ta egun kanpoan nago,
kanpoan bihar ta etzi,
eta hargatik orai artean
bihotzik ez deraut hertsi,
ni baino hobeagoko norbait,
Maite, zinduen merezi.
Zendako, bada, urte onenak
hola lasterka zoazte?
Zendako ere maitatzen nauzu
izena baiduzu Maite?
Gaur ere etxen egon beharra
ta nago zutaz aparte,
lauetarik seme zaharrenak
ospatuz hamasei urte.
Euskal zeruan nabila beti
etxen utzita izarra,
ta zu, nondikan etortzen zaizu
ni maitatzeko pindarra?
Naski donado hobe laiteke
ni bezalako senarra,
Herriari dut beti eskeintzen
zuri eskeini beharra.