Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1992-10-02 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Autores
Lujanbio, Maialen
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek neska-mutilak zerate zeraten bezelaxe. Peña, hik zita bat egina huan Maddalenekin gaueko hamarretan, halako lekutan biltzekotan, baina berandu iritsi haiz eta handik bi ordutara Maddalen beste mutil batekin heldu-heldu eginda bilatu duk.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1992-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Honekin zita eginda nengon
horrek esan dun bezela,
itxura denez nik ez det ondo
gaur bete nere papela,
ta Maddalenek nunbait bilat
bere gustoko pastela,
esan zaidazu gezurra dal
penaz hilko naiz bestela. (BIS)
M.Lujanbio:
Puntualidade kontu hoietan
Peña hau ez dabil iaio,
egun batean esan zuena
oroitu nahi det propio,
nitaz gustatzen ez bazera zu
hor konpon eta adio,
Maddaleni lehen esandakoa
ondo damutuko zaio. (BIS)
Peñagarikano:
Paregabea zala uste nun
maitasunan erresuma,
kale ertzean orain hor nago
zer esan eta zer suma,
ene Maddalen bilatu al dezu
zure gustoko laguna?
Bi ordugatik galdutzen al da
bi urteko maitasuna? (BIS)
M.Lujanbio:
Maitasunakin jolasten dabil
hau ez da tipo sanua,
hamarretako ez da iritsi
eta esan det "banua",
bere zai egon behar nuela
izango zuen susmua,
baina iadanik hartuta neukan
hamaiketako turnua. (BIS)
Peñagarikano:
Sines zazue ez nengoela
holako errezelotan,
hara zer gauza gertatu zaidan
gaur egoteagatik lotan,
barkatu baina esango dizut
nik zuri momento hontan,
aizu zure zai egon izan naiz
ni behin baino gehiagotan. (BIS)
M.Lujanbio:
Barkatu baina esan bezela
ez zera etorri garaiz,
beste batekin juana naiz ni
ta oso aurpegi alaiz,
beste batzutan zu're nere zai
egoten omen zera maiz,
hortxe itxoiten jarraitu zazu
noizpaiten etorriko naiz. (BIS)