Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-06-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (8. 1992. Bilbo)
Actuación
1992-06-20 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Telleria Uriarte, Josu
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Jon
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek biok Azenor-eko langileak zarete. Egoera ikusita, Jon, nahiago duzu dirua hartu eta etxera joatea. Zuk, Sebastian, bukaera arte burrukatu behar dela uste duzu.

Descripción

Melodia
Txoriak eta txoriburuak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1992-06-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Enbeita:
Ez da egoki amairik gabe
borrokatzen ibiltzea,
guk nahi genuen indar guztiak
hobetzekota biltzea,
baina guztia bukatu da ta
hobeto da isiltzea,
alperriko da mundu honetan
amesetik bizitzea. (BIS)
S.Lizaso:
Enpresa gaizki dijoalako
langileontzat galera,
boluntario zer arraiotan
joan nahi dezu kalera?
Zatoz, laguna, burrukatzera
bestearekin batera,
ezer lortzea zaila baidegu
borrokatzen ez bagera. (BIS)
J.Enbeita:
Zuk beste nik'e maite det, lagun,
kalean borrokatzea,
baina batzutan komeni zaigu
zentzunagaz jokatzea,
hila dago ta askoz hobe da
guztiok etxeratzea,
behi antzuari ezina baida
esnea ateratzea. (BIS)
S.Lizaso:
Zer arraiotan darabilkizu
arrazoidunaren planta?
Adibideak jartzen ez zazu
eman horrenbeste lata,
zentzu kontua aipatu berriz?
Mesedez ez zazu kanta,
zuk esandako zentzu guztia
egoismo hutsa da-ta. (BIS)
J.Enbeita:
Jokabidea antza ez duzu
neri entzun eta aintzat,
baina alperrik gaur gabiltzala,
lagun,benetan deritzat,
jakin dezazun egoismorik
nere barnean ez daukat,
lagun eidazu denei bilatzen
beste irtenbideren bat. (BIS)
S.Lizaso:
Nahi al zenduke zeuk aldeginda
gainera guk laguntzea?
Zu gabe ere eraman leike
borrokaren gurutzea,
ez da zilegi dirua hartu
eta kolpez gordetzea,
hori baidezu gaurko jakia
eta biharko gosea. (BIS)