Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1992-07-10 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1992-07-10 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.Lopategi:
Aspaldi hontan izanagatik
txapel haundi baten jabe,
denboraldi bat pasatua det
Nafarrura heldu gabe,
beste hauek dabiltz hemendik baina
gu txapelketetan trebe,
propagandarik ez dugu baina
abilidadea sobre. (BIS)
Peñagarikano:
Garai bateko gure Txirrita
ta gero Pedro Mari Otaño,
eta gaur berriz, Lizaso, Egaña,
eta Peñagarikano,
Bizkai aldetik honera dator
zenbait bertsolari ñaño,
bi gipuzkoar gehiago gera
hamabi bizkaitar baino. (BIS)
J.Lopategi:
Honek hitzetan armatzen ditu
nahiko kopla eta nahaste,
txapelketara heldutakoan
gero zenbait buruhauste,
Naparruara heldu ez arren
triste gaudenik ez uste,
herri denetan sobre daudenak
esportatu ohi dituzte. (BIS)
Peñagarikano:
Oraintxe ere ni aspertu naiz
bele zahar honi entzuten,
beste gauza bat esan behar det
danak jakin dezazuten,
Mañu onena dela munduan
nun-nahi ari da esaten,
O, Lesakarrak, hortikan pentsa
nolako maila daukaten! (BIS)
J.Lopategi:
Mañu berorrek Peña honi're
sarri hartu dio goia,
eta hain zuzen neretzako zen
txapeldunaren koroia,
gure bidea garbia baida,
honena sarritan loia,
hauek eite'ute kukurrukua,
bizkaitarrak arrazoia. (BIS)
Peñagarikano:
Brometan hasi, serio buka,
jaunak hemen ez da txantxa,
berriz txapela eskuratzeko
guk badegu esperantza,
badakizue emankorra da
gipuzkoarren baratza,
bizkaitar alde dagoen harek
jaso dezala behatza. (BIS)
J.Lopategi:
Aukerak edo erak berriro
laister helduko dirade,
atzeko laurak ikusten ditut
nik gaur alkarrentzat pare,
eta Peña hau eginagatik
Giputzen txapelan jabe,
Euskadikoa ez du jasoko
sorginek lagunduta're. (BIS)
Peñagarikano:
Ohartu zera hemen besorik
inork ez dula altxatzen,
aspaldi hontan ni aspertu naiz
Mañun potoak kontatzen,
eta Enbeitak hamar minutu
hiru bertso txar kantatzen,
hauek hobek ditugunikan
nik behintzat ez det pentsatzen. (BIS)
J.Lopategi:
Hobeak garen ez dakit baina
kantatu behintzat hobeto,
Gipuzkoako txapelarekin
geldituko da hau keto,
honen figura Euskal Herriak
ez baidu errez maiteko,
bi aldiz pasa behar dezu zuk
nere itzala egiteko. (BIS)
Peñagarikano:
Naparru aldean bertso kantari
gu hemen gera astero,
ta Beltzarekin ere badaukat
hemen makinat enredo,
hauekin behintzat maila onikan
inork ez beza espero,
itxurazkorik zer da Bizkaian
Marino kendu ezkero? (BIS)